HONDAKINAK

"Gustura gaude, errauste plantarik ez baitugu izango"

Zubietako herritar talde batek eta erraustearen kontra ari diren taldeek agerraldia egin dute proiektua geratu delako eskerrak emateko.

Erraustearen aurka ari diren taldeen agerraldia, gaur, Zubietan. JUAN CARLOS RUIZ, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2013ko azaroaren 16a
16:38
Entzun

Hamar urteko "amesgaiztoa" iraganera pasatu dela nabarmendu dute gaur eguerdian Zubietako plazan egindako agerraldian. Dozenaka herritarrekin batera bildu dira erraustearen aurka Gipuzkoan ari diren taldeetako ordezkariak. Hautetsiak ere baziren tartean; besteak beste, Usurbilgo alkate Mertxe Aizpurua, Gipuzkoako Foru Administrazioko diputatu Garbiñe Errekondo eta Amaiurko diputatu Xabier Mikel Errekondo. Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko burua ere han zen.

Herritarren izenean, Fernando Iturraldek hitz egin du. "Gustura gaude, pozik gaude, errauste plantarik ez baitugu izango. Askotan esan dugun bezala, ez dugu nahi eta ez dugu behar". 

Proiektuaren aurka aritu direnen "garaipena" izan dela nabarmendu du Ainhoa Arrospide Gipuzkoa Zero Zabor taldeko eledunak. "Gipuzkoarren osasuna eta ingurumena mehatxatzen zuen mustroarenak egin du". Erraustearen alde egin duten alderdiek jarrera salatu dute, eta ohartarazi dute orain "jendea nahastu nahian" ari direla kalte-ordainak diputazioak esan baino handiagoak direla zabalduta.

Hondakinen arazoa konpondu gabe dagoela aitortu dute, hala ere. "Garaipen berriak dauzkagu zain: zabortegi kutsakorrak ixtea, gaikako bilketa eraginkorra herri guztietara zabaltzea, materialak berreskuratzeko azpiegiturak eraikitzea, eta berreskuratu ezin diren hondarrak metodo ez-toxikoekin tratatzeko azpiegiturak eraikitzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.