Gutun bidez, Garoña ixteko eskatu dio Marotok Madrili
GASTEIZ. Espainiako Gobernuari gutun bat igorri dio Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP), eta eskatu dio ixteko Garoñako zentral nuklearra, «benetakoa» delakoan hark sortzen duen arriskua. Ezbeharren bat izanez gero Gasteiz «betirako» hustu egin beharko luketela ohartarazi dio alkateak Madrili. Ez ixteko erabakiari helegitea jarri aurreko pausoa da eskutitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu