Alargunak Baionako etxeko garbiketa enpresa batentzat lan egiten du. Kasik gutxieneko hilabete saria (SMIC) irabazten du, 920 euro garbi. «Hiru haur hazi behar dituzularik, zure burua ahaztu gabe, zailak dira egunak hilabetearen bukaeran.Beharrik 350 eurokofamilia laguntza jasotzen dugula, irauteko». Baldintza gogorretan bizi dira Myriam eta bere haurrak. Ez dira goseak egoten ez, baina bizi xumeena dute, hala ere. Autorik gabe, garestiegi bilakatu delako Myriamentzat. Duela zazpi urte, senarra pausatu zenean, bizi ziren etxearen alokairua garestiegi geratu zen. «Baionako Herriko Etxean babes sozialeko etxe batean sartzeko eskaera egin nuen, eta Kristoren suertea izan, denbora gutxiz aurkitu baikenuen apartamendu hau. Gaur ez liteke posible etxe baten topatzea hain azkar».
Myriamentzat garaiak aldatu egin dira epe labur batean. «Harritzekoa da, gero eta makurrago, gero eta garestiago doa bizia gaur egun». Etxebizitzen prezioak, alabaina, edo janaria zein egunero beharrezkoak diren gauzak ere bai. Aisialdia aipatu gabe. «Lehen zinemarat bederen ateratzen ginen, edo trago baten hartzera lagunekin. Baina orain kasu eginez joan behar da ostatu batera ere. Etxetik atera orduko dirua behar da. Nik parrandan ibiltzeko adina pasatua dut, baina ez dut nahi nire haurrek gaztetasun triste bat bizi dezaten. Telebista dugu alaitzeko aukera bakarra, edo hondartza udan. Nik nahiko nituzke nire haurrak antzerkietara, kontzertuetara, museoetara bidali».
Ilusioa aspaldi galdu duela aitortzen du Myriamek. «Batzuetan, gogoetak eginez, nago ez ote den gutxieneko errentarekin (RMI) bizitzea hobe SMICarekin baino. Hilabete sari bat ukan orduko laguntza guziak jaisten dira, eta ikaragarrizko kargak dira gero!». Sakrifizio hutsa dela bere bizitza sentitzen du etxekoandreak. Baina bere beldur handiena, Ingrid alaba zaharrenaren txanda izango dela laster, familiaren alde sakrifikatzea. «Ez nuke nahi, baina zaharrena izanez, zerbait egin behar luke. Uda honetan bederen, bere kontu jartzeko diru mailan. Nire ustez, mende batez baino gehiago atzera egin dugu. Nire aitonaren belaunaldiko gazteek zuten lehenbailehen lan bat lortu behar familiaren laguntzeko».
Urtero uztailaren 1ean Parisek egitendituen aldaketak
Urtero uztailaren 1ean Frantziak gutxieneko hilabete sariari (SMIC) balioa berriz harrarazten dio. Aurten, %3,05ekoa izan da igoera, usaian baino handiagoa, lan ordu bakarreko SMIC gordina 8,03 eurotik 8,27ra pasatu da. Esate baterako, 35lan orduko asteak dituen hilabete baten sari gordina 1.254,28 eurorik 1.217,88 eurora pasatzen da.INSEE Frantziako estatistika erakundearen arabera, kontsumo prezioak %30ez goratu dira 1990 eta 2005eko artean Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Beraz, urte bakoitzean %1,7az igo dira prezioak, batez beste.
35 edo 39 lan orduko asteak izanez, gutxieneko hilabete sariak bost dira, lan ordu kopuruen murrizteak soldata ez gehiegi apaltzeko gisan kalkulatuak. Seigarren SMIC mota bat dago, nekazaritzako lan baldintza bereziekin moldatua.
Dena den, Alderdi Sozialistak 1.500 euroko SMIC bakarraren apustua egiten du, hemendik 2.012 urtera, CGT sindikatuak soldata kopuru bera berehala jartzeko aldarrikatzen duelarik.
Uztailaren 1ean SMICa goratzen baldin bada ere, Frantziak beste prezio batzuk goratzeko usaia hartua du: telefonoarena, trenarena, babes sozialeko etxebizitzen alokairuena, mediku kontsultena...
«Telebista dugu alaitzeko aukera bakarra. Nire haurrak antzerkietan, kontzertuetan ikusi nahi nituzke»
«Hilabete sari bat ukan orduko laguntza guztiak jaisten dira, eta ikaragarrizko kargak dira gero!»
myriam
smicarekin bizi den etxekoandrea
«1.500 euroko SMIC batera heltzeko dirua badago gaur; hilabete sariak berehala igotzen ahal dira»
Gutxieneko hilabete sari hobe batek gaurko egoera gogorra berehala alda lezake, CGTren araberaxan aire
Baiona
CGT sindikatua ez dago pozik uztailaren 1eko gutxieneko hilabete sariaren igoeraz. «1.254 euroko SMIC gordina ez da ezer. Kalkulak egin eta ez gara 1.000 euroko hilabete sari garbi batera heltzen», dio Alain Duzert Baionako CGTko bozeramaileak. Sindikatuaren arabera, SMICaren maila 300 euroz berehala igotzen ahal liteke. «1.500 euroko SMIC batera heltzeko dirua badago gaur. Hilabete sariak berehala igotzen ahal litezke».
«Ikusi behar da enpresetako nagusiek nolako gauzak permititzen dituzten», haserretzen da Duzert. «Esate baterako, aseguru konpainiako buru batek bere hilabete sari propioa %81ez goratu du, langileena %1,3az emendatzeko asmoarekin dabilelarik!». Enpresek langileen egoeraren hobetzeko dirua badaukatela argi eta garbi da Duzertentzat. «Baina lantegien indartzea beti izaten da lehentasuna, irabaziak ez doaz langileen poltsetara».
Ondasunen banaketa beste molde batez antolatuz, lekuko ekonomia bera hobeki liteke, CGTren ustez. «Erosketaren ahalmena emendatuz kontsumoak berehala gora egin lezake, eta gure eguneroko bizia hobea litzateke. Baina errealitatea horretarik urrun dago», nabarmendu du Duzertek.
«BEHEKOAK, APALAGO».Bizi gastuak gero eta handiagoak direla azpimarratzen du CGTren bozeramaileak. «Gasaren prezioa, petrolioarena, argindarrarena, urarena, egunero beharrezkoak diren gauzak garestiago bilakatzen dira. Euskal Herrian, etxebizitzarekin arazo larria daukagu gainera. Bitarteko langileak ikusten dira hemen beren autoan bizi direnak. Lagunik edo familiarik ez badaukazu hemen, bizitza larriaren zain egoten ahal zara, hasieran hasteko. Etxeak eraikitzen ari dira, baina pribatuak eta garestiak dira».
Egoera honek ezin duela jarraitu salatu nahi du CGT sindikatuak. «Sistema honekin, behekoak apalago jaisten dira, ezberdintasunak nabari dira», azpimarratzen du Duzertek. «SMICaren egoerak edozertan eragina dauka, bai eta erretiratuek jasotzen duten pentsioetan ere. Hauen baldintzak ere kezkagarriak dira». Horregatik, gutxieneko hilabete saria berehala goratzea liteke aterabide bakarra, CGTren ustez. «Jendea gero eta gehiago nazkaturik agertzen da, eromen isil batean gaude eta».
«Euskal Herrian etxebizitzaren arazoa dago. Langileak beren autoan bizitzen ikusten dira»
alain duzert
baionako cgt-ren bozeramailea