Gutxieneko zerbitzu batzuk bertan behera utzi ditu auzitegiak

Eusko Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuen aurka helegitea jarri zuten sindikatuek, eta hiru alorretan arrazoi eman die EAEko Justizia Auzitegiak: adinekoen larrialdi zerbitzuetako, adingabeen egoitzetako eta gasolindegietako gutxieneko zerbitzuak bertan behera utzi ditu.

2012ko irailaren 26a
08:15
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak alor batzuetan arrazoi eman die sindikatuei, gutxieneko zerbitzuen aurka jarritako helegiteagatik. Eusko Jaurlaritzak agindutako zerbitzuak gehiegizkoak direlakoan, auzitara jo zuten sindikatuek, eta hiru alorretan arrazoi eman diete: epaileak adierazi du gehiegizkoak direla adinekoen larrialdi zerbitzuetan, adingabeen egoitzetan eta gasolindegietan ezarritako gutxienekoak. Bertan behera utzi ditu.

Gainerako alorretan babestu egin du Eusko Jaurlaritzaren agindua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.