Gutxieneko zerbitzuak bete dira tren, funikular eta autobusen greban

Langileen %60k lan egin dutela azaldu du Euskotrenek; goizean eta arratsaldean egin dituzte lanuzteak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Euskotreneko Batzorde Egonkorrak antolatutako ordubeteko lanuzteetan Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak bete egin direla nabarmendu du enpresak. Goizeko zortzietatik bederatziak arte eta arratsaldeko bostetatik seiak arte lanuztera deitu zuten atzo, «lan eskubideetan ematen ari diren atzerapausoak» salatzeko. Deialdia enpresaren tren, autobus eta funikular zerbitzuetan egin zen.

Goizeko lanuztean lanegunetan ematen diren zerbitzuen %30 eman behar zirela agindu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta zerbitzuen %20 arratsaldeko orduan. Goizean langileen %60 lanean aritu zirela jakinarazi du Euskotrenek, eta gutxieneko zerbitzuetan zehaztutako 40 zerbitzuez gain beste 39 ere eskaini zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.