Irakeko inbasioa

Gutxienez 20 gerrilari xiita eta AEBetako bi soldadu hil dituzte

Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren eta AEBetako soldaduen artean borroka gogorrak izan dira gauean Najaf inguruan. Soldadu estatubatuarrek gutxienez 20 gerrilari xiita hil dituzte, xiitek bi soldadu hil eta gero hasi diren borroka gogorretan.

2004ko maiatzaren 31
15:44
Entzun
Kufan eta Bagdaden hiru soldadu estatubatuar hil dituzte erresistentziako indarrek. Bi hiri horietan etengabeak dira Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren jarraitzeileen eta koalizioko indarren arteko borrokak. Soldaduetako bat atzo gauean hil zuten Kufan patruila militar bati egindako segada batean. Hiri hartan hil uzten bigarrena ere, atzo, ibilgailu militar bati granadak botata. Hirugarrena Bagdaden hil zuten, lehergailu bat eztandarazita.

Horrek, borroka gogorrak eragin ditu, eta AEBetako soldaduek gutxienez 20 gerrilari xiita hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.