Erresistentziaren erasoa oso bortitza izan dela agertu dute lekukoe, hain zuzen ere, dozenaka ekintzailek parte hartu dutela. Halaber, esan dute borrokaren nahasmena baliatu dutela polizietxean preso zeuden hainbat lagunek ihes egiteko.
Azkenaldian, AEBek eta harek gidatutako koalizioak Iraken jarritako agintari eta segurtasun indar berriak dira erresistentziaren jomuga nagusia. Izan ere, okupazio indarrei laguntzea leporatzen diete. Aste honetan bertan, Iskandariako Irakeko Polizia berriaren egoitza eta Armada berrirako soldaduak biltzeko zentroa atentatuen jomuga izan dira. Ehun bat lagun hil ziren eraso horietan bietan.
Falluja, berriz, Irakeko erresistentziaren gotorleku nagusietako bat da.
Iraken okupazioa
Gutxienez 22 lagun hil dira Fallujan, Irakeko Poliziaren eta erresistentziaren arteko borroketan
Tiroketa eta borroka handiak gertatu dira Irakeko Poliziaren eta erresistentziako kideen artean Fallujan —Bagdad hiriburutik mendebaldera_, eta gutxienez 20 lagun hil dira. Polizia iturriek zabaldu dituzten datuen arabera, segurtasun indarretako 14 kide daude hildakoen artean, eta erresistentziako bost bat ekintzaile. Zibilik hil denetz ez dute argitu oraindik. Lekukoen arabera, erresistentziako kideek hasi dute erasoa, Fallujako polizietxea hainbat lekutatik eta era diferenteetako armak erabiliz tirokatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu