Armaturiko lagunez osatutako talde batek gutxienez 30 merkatari bahitu ditu gaur Bagdad erdialdeko azokan. Barne Ministerioak eta lekukoek jakinarazi dutenez, Irakeko Armadako militarren antzeko jantziak dituzte bahitzaileek.
Al Sinik inguruan dagoen azoka inguratu dute bahitzaileek eguerdia baino lehen, eta dendatan sartu ostean gatibu hartu dituzte 30 bat lagun.
Atxiloketak egiteko polizia operazio bat zela pentsatu dute hasieran bertan zirenek, eta kexu emateko Barne Ministeriora deitu dutenean han ez zirela oporeziorik egiten ari esan diete.
Azkenaldian bahiketa asko egiten ari dira Iraken.
Irakeko lehendakariordearen konboiari eraso egin diote
Abdel Abdelmahdi Irakeko lehendakariordea ez zegoen konboian hari eraso egin diotenean. Poliziak azaldu duenez, Bagdad hegoaldean izan den atentatuan ez da inor zauritu.
Irakeko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, polizia iturrien arabera Hai al Janea auzoan izan da erasoa, eta pistolekin zihoan lagun talde batek egin du. Al Iraquija telebista katean berriz, ukatu egin dute erasoa izan dela.
ASRII Irakeko alderdi xiita handieneko kide da Abdelmahdi. Alderdi horren esku daude Irakeko Legebiltzarreko 275 eserlekutatik 120.
Irakeko okupazioa
Gutxienez 30 merkatari bahitu dituzte Bagdadeko azoka batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu