Iraken okupazioa

Gutxienez 40 lagun hil dira Bagdadeko mezkita xii baten aurkako erasoan

Bi ekintzaile suizidek eraso egin diote Bagdad iparraldeko mezkita xii bati. Gutxienez 40 lagun hil dira eta gutxienez beste 20 zauritu dira. Poliziak jakinarazi duenez, Buratha mezkitaren aurkako erasoa izan da. Mezkita horrek harremana du Irakeko alderdi xii nagusiarekin.

2006ko apirilaren 7a
16:48
Entzun
Ostiraleko otoitzaren ostean, mezkitatik ateratzen ari ziren fededunak erasoa gertatu denean. Eraso gertatu baino lehen, Irakeko Barne Ministerioak mezkiten ondoan taldeka ez pilatzeko oharra luzatu die herritarrei. Antza denez, bonba autoekin erasoak egiteko mehatxua zegoela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.