Bangladesh

Gutxienez 91 lagun hil dira Bangladeshen ehundengi batean izan den sutean

Salbamendu taldeak gorpuak ateratzen ari dira hondakinen artetik. Dagoeneko 91 hildako zenbatu dituzte. Sutea ostegun gauean hasi zen KTS ehundegian, hildakoez gain 150 lagun zauritu ziren eta horietako 82 erietxean daude oraindik. Sutea gertatu zen unean 1.000 langile baino gehigo zeuden fabrika, ia guztiak emakumeak.

2006ko otsailaren 24a
17:03
Entzun
Salbamendu taldeek uste dute hondakinen artean jendea egon daitekeela oraindik. KTS ehundegia Bangladesh hegoaldean dago. Oraindik ez dute argitu nola piztu den sua, baina antza denez, generadore elektriko bat lehertu da eta egoera zaildu du horrek.

Suhiltzaileak hamar ordu aritu dira lanean garrak itzaltzeko, Bangladeshko hedabideen arabera. Herrialdean 4.000 ehundegi baino gehiago daude eta esportazio iturri nagusia dira. Hala ere, ez dituzte beharrezko segurtasun neurriak izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.