Ekialde Hurbila

Gutxienez bederatzi lagun hil eta hogei zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan

Israelgo Armadak bi misil jaurti ditu airez, Gazako iparraldean, eta gutxienez bederatzi palestinar hil eta hamar zauritu ditu. Iraelgo Armadaren arabera, Yihad Islamikoko kideen kontra egin dute Israelen kontra Kasan koheteak botatzera zihoazela, Salah ad Din errepidean zihoazen misil bat jaurti dutenean, baina ez du harrapatu eta jaurtiketa izan den lekura jendea gerturatzean lehertu da bigarrena. Horrez gainera, Israelgo gobernuko Ikerketa batzordeak Hamasi leporatu dio joan den ostiralean Gaza hondartzan izandako sarraskia.

2006ko ekainaren 13a
14:17
Entzun
Kasam koheteak jaurtitzera zihoazen aktibistak dira hildakoak, Israelgo Armadaren arabera, baina hildakoen artean 7 urteko haur bat eta sendagileak eta erizaindak daude,lehen misila jaurti ondoren, ingurura laguntza ematera gerturatutakoak.

Joan den ostiralean Gazan 15 hildako eta zauritu asko eragin zituen erasoa Palestinako gobernuaren eta nazioarteko komunitatearen kritika gogorrak eragin zituen, eta Israelgo gobernuak orain, berriz, esan du frogak badaudela pentsatzeko Hamasen ardura izan dela atentatua. Gorpuetan aurkitu dituzten metraila puskak dira horren froga, betiere Israelgo Armadaren arabera.

Erasoa izan zenean, Israelgo Armadako artillerialariek sei misil jaurti zituzten,eta lehenengoa nora erori zen ez zekitela esan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.