Mundua

Gutxienez bi lagun atxilotu dituzte Bruselan, martxoaren 22ko atentatuekin lotuta

Belgikako Fiskal Nagusiak jakitera eman duenez Zaventem aireportuko eta Maelbeek metroko atentatuekin lotura dute atxilotuek.

2016ko apirilaren 8a
11:09
Entzun

Martxoaren 22an Bruselan izan ziren atentuekin lotura dutelakoan, gutxienez bi lagun atxilotu dituzte gaur, Belgikako hiriburuan. Fiskatzak atxiloketen inguruan oharra kaleratu du, baina xehetasun gutxi eman du. Atentatuekin lotutako atxiloketak egin dituztela jakinarazi du, baina ez du zehaztu zenbat lagun diren atxilotuak, eta ezta nor diren ere.

Berri agentzien arabera, bi dira atxilotuak, eta komunikabideak zabaltzen ari direnez, haien artean egon daiteke Mohamed Abrini. Azken hori atxilotzeko ahaleginean ari zen Polizia, Parisko atentatuak izan zirenetik. Salah Abdeslamekin ikusi zuten Abrini Frantziako gasolinera batean, Parisko atentatuak baino egun batzuk lehenago. Abdeslam Parisko atentatuetako susmagarri nagusia da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.