Kurdistan

Gutxienez bi lagun hil dira Turkiaren mendeko Kurdistanen, atentatuan

Trenbidean jarritako lehergailu batek Elavey hiritik Tatvanera zihoan treneko bi bagoi bidetik aterarazi ditu, Bingol probintzian, Turkiaren mendeko kurdistanen. Ondorioz, gutxienez bi pertsona hil dira. Erasoa oraindik ez du inork bere gain hartu, baina Turkiako agintariak PKK Kurdistango Langileen Alderdiak zerikusirik duen ikertzen ari dira.

2005eko uztailaren 2a
12:32
Entzun
Azkenaldian hainbat eraso izan dira inguru horretan, eta horietako gehienen ardura PKKri egotzi die Turkiak.

PKK 1984an altxatu zen armetan, Turkiaren mendeko Kurdistanen autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko. 1999an gerrilla horretako buruzagi nagusi Abdula Ocalan atxilotu zuen Turkiak, eta urte berean, su-etena aldarrikatu zuen PKK-k. Hala ere, berriro ere borroka armatuari helduko ziotela iragarri zuen talde horrek, eta harrezkero hainbat eraso izan dira, batik bat, aipatutako inguruan. 1984an armetan altxatu zirenetik 35.000 lagun hil dira Turkiaren mendeko Kurdistanen gatazka horren ondorioz. Guztira, 12 milioi kurdu bizi dira eremu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.