Al Burasa mezkitan izan da atentatua. Joan den apirilean hirutan eraso zioten mezkita horri eta 70 hildako egon ziren, eta 125 zauritu baino gehiago. Azken egunotan milaka soldaduk Bagdad hartu duten arren, segurtasun neurri horiek ez dute eragotzi atentatua.
Mezkitaren erasoaz gain, gutxienez hiru hildako izan dira morteroen tiroketaren ondorioz, eta bost hildako errebeldeen eraso batean Faluja hirian, polizia iturriek jakinarazi dutenez.
irak
Gutxienez hamar lagun hil ditu suizida batek, mezkita batean
Hamar lagun eta 25 zauritu utzi ditu suizida batek bonba leherrarazi duenean, xiiten mezkita batean, Bagdad hegoaldean, polizien iturriek adierazi dutenez. Litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea, zauritu batzuk oso larri baitaude. Ostiraleko otoitz garrantzitsuenaren ondoren gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu