Indonesia

Gutxienez hamazazpi lagun hil dira Jakartan, hainbat erasotan

Tiroketak eta eztandak izan dira hiriburuan, eta gobernuak tankeak atera ditu kalera.

Erasoetan zauritutako polizia bat, Jakartan. ALFIAN / EFE
2016ko urtarrilaren 14a
11:11
Entzun

Nahasmena izan da nagusi goizean goizetik Indonesiako hiriburuan. Ezezagunek hainbat bonba zartarazi dituzte Jarkartan, haietako bat NBEren egoitzatik oso gertu. Lehen iturrien arabera, zazpi pertsona hil dira atentatuetan, eta beste hainbat zauritu.

Bonbak lehertu eta minutu gutxira tiro hotsak entzun dira hiriaren erdigunean, Sarinah merkataritza gunean. Armadak tankeak atera ditu kalera, eta segurtasun indarrek inguratu egin dute merkataritza gunea. Goiz erdian amaitu da setioa. Poliziak jakinarazi du hamar pertsona hil direla tiroketetan: ustezko bost ekintzaile eta bost polizia.

Herrialdea alerta egoeran da urte berria hasiz geroztik; izan ere, ez da lehen aldia muturreko ekintzaileen erasoak jasaten dituena. Horretaz gain, gobernuak ohartarazi du berrehundik gora indonesiar joan direla Siriara Estatu Islamikoarekin borrokatzera. Poliziak uste dut haietako batzuk itzuliak direla herrialdera, eta litekeena dela atentatuak prestatzen aritzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.