Poliziako eta armadako kideak dira hildako gehienak. Izan ere, atentatua Lashkar Gah hirian izan da, Helmand probintziako hiribruan, segurtasun indarretako hainbat kide soldatak kobratzeko zain zeudela. Gutxienez hogei dira hildakoak, eta 50etik gora zaurituak.
Lerro hauek idazteko unean, inork ez zuen oraindik erasoa bere gain hartu, baina, iraganean, bai talibanek eta bai Estatu Islamikoak egin izan dituzte segurtasun indarren aurkako atentatuak. Joan den maiatzean, esaterako, hiru pertsona hil eta dozenaka zauritu zituzten Gardez hiriko banketxe baten aurkako atentatu batean.