politika

"Gutxienez" indarkeria gaitzesteko eskatu dio Jaurlaritzak Batasunari

2006ko azaroaren 13a
19:31
Entzun
Halaber, kale erasoez duen iritzia argitzeko galdegin dio Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramaileak. Nolanahi ere, Batasunari jardun politikoa aurrera eramaten utzi eta kofiantza eman behar zaiola erantsi du.

Prozesuak aurrera egin dezan Batasuneko buruzagiak ez direla ari behar besteko arduraz jokatzen uste du Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak: zehazki, beren jokabidea ez datorrela Anoetako proposamenarekin bat leporatu die Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan. Azkarateren arabera, bake prozesua eta normalizazio politikoa bereizteko eta indarkeria kaletik ateratzeko konpromisoa hartu zuen Batasunak proposamen horren bidez, baina, arestian aipatu bezala, haien jokabidea ez datorrela hitzemandakoarekin bat kritikatu du.

Ildo horretatik, "gutxienez" indarkeria gaitzesteko eskatu dio Batasunari, eta kale erasoen inguruan duen iritzia argitzeko. Eraso horiek Batasunak bultzatzen dituen ez dakiela erantsi du, baina Arnaldo Otegik joan den astean kale indarkeria baretzeko "herriz herri joateko" prestutasuna agertu zuenez, auzi horren inguruko "gaitasunen bat" izango duela ondorioztatu du.

Nolanahi ere, Batasunak bizitza politikoan parte harzearen eta indar politiko horri "konfiantza" ematearen alde egin du Azkaratek.

Prozesuak zailtasunak bizi dituela onartu arren, itxaropentsu agertu da, eta krisia gaindituko den siniste osoa duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.