Asteazken arratsaldeaz geroztik gutxienez lau lurrikara izan dira Nafarroan, Espainiako Geografia Institutuak jaso duenez. Asteazkenean 20:31ean, Richter eskalan 2,1 graduko dardara antzeman zuten Eneritzen, eta hiru ordu geroago, Biurrunen 3,2 gradukoa neurtu zuen institutuak.
Bigarren hori izan da azken orduetako handiena, eta inguruko hainbat herritan antzeman da; baita Iruñean ere. Larrialdi zerbitzuek dei ugari jaso dituzte gauean zehar, baina ez da inor zauritu ezta kalte materialik izan ere.
Segidan, 23:57ean, Getzen egin du dardara lurrak (1,7 gradu), eta Adiosen gertatu da azkena, 06:39ean (1,6).