Zigorra beteta 2011n atera behar du espetxetik Parotek, baina aukera horrek ika-mika handia sortu du Espainiako Gobernu sozialistaren eta oposizioko alderdi nagusi PPren artean. Eztabaida hori puri-purian dela Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak Parot berriro auzipetzea erabaki du, atentatuak egiteko konspirazio delitua egotzita.
Grande-Marlaskaren arabera, 2001ean Parotek eskutitza idatzi zion kartzelatik ETAko zuzendaritzari, eta atentatuak egiteko zenbait proposamen egin zizkien. Ustezko gutun hori da epailearen akusazioaren funtsa.
Parotek ez du deklaratu nahi izan epailearen aurrean; "guztia gezur handi bat" dela esatera mugatu da. Presoa auzipetu eta zigortuko balute ez litzateke 2011n aterako espetxetik.
Presoak
"Guztia gezur handi bat" dela esan du Parotek Auzitegi Nazionalean
Cordobako espetxetik (Andaluzia, Espainia) Madrilera, Auzitegi Nazionalera, eraman dute gaur Unai Parot ETAko presoa. Izan ere, Fernando Grande-Marlaskak berriro auzipetu du Parot, ustez kartzelatik idatzi zuen eskutitz bat tarteko atentatuak egiteko konspiratzea egotzita. Auzipetze horren berri eman dio epaileak, eta ETAko presoak uko egin dio deklaratzeari. Bakar-bakarrik, "guztia gezur handi bat" dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu