Guztira 710 lagun artatu dituzte ospitaleetan

Berria.info
2012ko uztailaren 14a
16:46
Entzun

Marta Vera Nafarroako Gobernuko osasun kontseilariak jakinarazi duenez, guztira 710 lagun artatu dituzte hainbat ospitaleetan, eta, alde horretatik, jaiak "oso lasaiak" izan direla esan du. Iazko datuen parekoak dira aurtengoak. 

Entzierroekin lotuta artatu dituzte 38 lagun; lau, adarkadaz zaurituta. Korrikalari bi oraindik ere ospitalean daude; uztailaren 9ko entzierroan adarkatutakoak dira.

Artatu dituzten beste 671 lagunen artean, ia erdia kolpe eta zauriengatik egon da ospitalean; % 46,5. Erasoengatik, % 15,2; eta azkenik, alkohol gehiegi edateagatik, % 7. Lagun gehien artatu dituzten eguna larunbata izan da, uztailak 7 —141 lagun—; eta gutxiena, berriz, ostirala, 49.

Uztailaren 6tik 13ra, Larrialdietako zerbitzuek 594 anbulantzia mobilizatu dituzte, eta asteburuetarako jarri ohi duten Lehen Arretarako Unitateak 213 pertsona artatu ditu.

"Munduko festarik onenak"

Enrique Maya Iruñeko alkatea ere pozik azaldu da "munduko festarik onenak" positiboak izan direlako, eta iruindarrek tradizioei emandako babesa eskertu du. Mayak istilu bakan batzuk aipatu ditu, besteak beste, Riau-riauen gertatutako liskarrak, garbitzaile bati eginiko erasoa, taberna batzuetako gorabeherak eta sexu-eraso saio bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.