Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoek piztu zuten sua. BERRIA egunkariak adierazpen askatasunari buruz aritzeko bildu zituen Uztaritzen (Lapurdi) Asisko Urmeneta, Marc Armspach Marko eta Patxi Uharte Zaldieroa marrazkilariak, eta bilkura hartan aipatu zen ideia.“Euskarazko aldizkari satiriko bat egin nahi genuke”.
Bideoa: H28 hilabetekari satirikoaren jaiotza (Lara Madinabeitia, BerriaTB).
[berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2305/[/berriatb]
Proiektua martxan jarri eta bihar izango da kalean, issuu plataforman. Hilabetero jarri nahi dute sarean, hilaren 28an, zehazki, eta horregatik izena: h28. Horregatik, eta baita, diotenez, azido moduko baten formula ere badelako.
Euskal Herriko marrazkilari ezagunen izenak daude oraingoz proiektuan. Bihar argitaratuko duten zenbakian, besteak beste, Adur, Asisko, Marko, iF, Zaldieroa, Josevisky eta Unai Iturriagak parte hartu dute, eta aurrerapen modura hainbat lan bidali dituzte. Issuu orrian jarriko dute bihar, eta Twitter eta Facebook bidez ere hedatuko dute.