'Haika-Segi auzia'

'Haika-Segi auziko' auzipetuei babesa azaldu diete hainbat eragilek

Hainbat lagun bidu dira gaur Bilbon, 'Haika-Segi auziko auzipetuei babesa emateko. Fermin Muguruzak irakurri duen oharrean salatu dutenez, "inkisizioaren beste eredu baten aurrean gaude". Esan duenez, "inkisizio" horrek zehazten du "zein musika entzun, zein film ikusi , zein egunkari irakurri..." Guzti horrekin batera "norekin bildu gaitezkeen" ere ezartzen du "inkisizio" horrek, prentsaurrean azaldu direnen iritzian: "zein diren zintzoak eta zeintzuk diren gaiztoak".

2005eko urtarrilaren 28a
16:39
Entzun
'Haika-Segi auziko' auzipetuak datorren hilean epaitzea espero da. Gaur, beraien babesa azalduz prentsaurrekoa eman dute Bilbon, hainbat eragilek.

Honela mintzatu da Fermin Muguruza: "Inkisizio berri horrek ezarri zuen zein musika entzun genezaken, zein pelikula ikusi genitzazken, zein egunkari irakurri genitzazken, ze liburu irakurri dezakegun eta ze plater jan genezaken. Horrekin batera norekin bildu gaitezkeen ere ezartzen zuen inkisizio berri horrek. Azkenenan, errealitatearen interpretazio dikotomikoa edo manikeista inposatzen du. Zein diren zintzoak eta zeintzuk diren gaiztoak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.