Espainiako Auzitegi Nazionalak Haika-Segiko sumarioan auzipeturiko gazteek mobilizazioak deitu dituzte gaur. Elkarretaratze horien helburua Euskal Herriko gazte mugimenduaren kontrako «erasoa» salatzea da eta hurrengo astelehenean Auzitegi Nazionalean aurkeztu behar diren gazteekin elkartasuna adieraztea da.
Hala, kontzentrazioak izanen dira 19:30ean Gasteizko Posta plazan, Baionako San Andres elizaren plazan, Donostiako Artzain Onean, Iruñean udaletxeko plazan eta Bilbon udaletxearen aurrean. Mobilizazioekin bat egiten duela iragarri zuen atzo Askatasunak prentsa oharraren bitartez. Askatasunak 18/98 sumarioarekin lotuak diren auzien «izaera politikoa» salatu zuen eta «eraso errepresiboa» dela azaldu zuen.
Haika-Segiko auzipetuek mobilizazioak deitu dituzte gaurko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu