atxiloketak

Hainbat abeltzain eta albaitari atxilotu dituzte Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak

Azienda legez kanpo gizentzea leporatuta hainbat abeltzain eta albaitari atxilotu ditu Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak. Atxilotuen artean, Nafarroako Gobernuarentzat albaitari lanetan aritzen zen bat dago. Atxilotuetako asko libre utzi dituzte, baina ikerketak irekita jarraitzen du, eta inputatu egin dituzte atxilotutakoak.

2005eko abenduaren 2a
20:02
Entzun
Uste denez, atxilotutakoek abereei ultzera sortzen zieten sabelean, eta esnea edatera behartu. Orduan, azkar loditzeko produktuak ematen zizkieten.

'Pirenaika' izena jarri dioten polizia operazioan hainbat baserri miatu dituzte, eta legez kanpoko hainbat anabolizante atzeman.

Abuztuan hasi zuten ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.