Bihar Donostian egitekoa den manifestazio isilarekin bat egin dute Euskal Herriko politika zein gizarte arloko hainbat eragilek; besteak beste, Aralarrek, EILAS sindikatuak eta Euskal Herriko Gatazkaren Konponbide Integralaren Aldeko Mugimenduak. Arratsaldeko 17:30erako egin dute deialdia norbanako ezagunek, Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde lelopean.Era berean, Espainiako Gobernua izaten ari den jarrera salatu dute guztiek. Izan ere, biharko manifestazioa debekatzeko eskatu dute Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak eta AVT elkarteak.
Bestalde, pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, Gasteizen, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza aurreko elkarretaratzean. Herrira-k jakinarazi duenez, hainbat pertsona jipoitu zituzten ertzainek, eta horietako bat larrialdi zerbitzutara ere eraman behar izan zuten. Atxilotu zuten laguna ere «bortizki jipoitua» izan zela salatu dute.
Gaur, hileko azken ostirala izanik, elkarretartze eta giza kateak egingo dira herri ugaritan, euskal presoen herriratzea eskatzeko.
Hainbat eragilek babestu dute bihar Donostian egitekoa den manifestazioa
Herrira-k salatu du Gasteizen Ertzaintza «oldartu» zela eta lagun bat atxilotu eta beste hainbat jo zituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu