EUSKAL PRESOAK

Hainbat gizarte eragileren elkartasuna preso gaixoei

Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aska ditzatela eskatzeko gaualdia eguerdian bukatu da, eta elkarretaratzea egin dute 35 gizarte eragiletako ordezkariekin. Han dago Txus Martin presoa. "Eskubidez eta legez, kanpoan egon behar lukete", adierazi du Ane Zelaiak, Herrira-ko kideak. 

Berria.info
2012ko uztailaren 14a
17:30
Entzun

Zaballako espetxeko gaualdiari amaiera eman diote gaur eguerdian, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera egin duten elkarretaratzearekin. Herrira mugimenduak bultzatutako ekintza 35 gizarte eragiletako ordezkariren babesa izan du, hain zuzen. 

Gaixotasun larriak dituzten 14 euskal presoak aska ditzatela eskatzeko, 200 lagun inguruk gaua pasatu dute kandelaren argipean Zaballako espetxean, Araban. Mikrofono irekia jarri eta elkartasun mezuak bidali dizkiote Zaballako espetxean aurkitzen den Txus Martin presoari. Basauritarra gaixotasun larriak dituzten 14 presoetako bat da.

"Eskubidez eta legez kanpoan egon behar lukete", adierazi du Ane Zelaia Herrira-ko kideak. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.