Goizean izan den behe-lainoaren ondorioz hainbat hegaldi bertan behera utzi dituzte, eta beste hainbat desbideratu egin behar izan dituzte.
Loiuko aireportutik (Bizkaia) Forondakora (Araba) desbideratu dituzte asko, baldintzak hobetu arte. Goizean bertan behera geratu dira Lisboara, Madrilera eta Valentziara (Espainia) zihoazen hegazkinak.
AENAko iturrien arabera, atzo gauean hasi ziren arazoak. Ondorioz, Bruselako, Frankfurteko, Parisko eta Madrilgo hegaldiak Forondara desbideratu zituzten, eta gaur handik irtengo dira.
Goizean ez da iritsi Loiura Madrildik heltzekoa zen Iberia konpainiako hegazkina. 07:55ean zen iristekoa. Bartzelonatik Loiura zihoan hegazkina Forondara eraman dute.
Loiun 09:30etik aurrera hasi dira hegazkinak lur hartzen.
Hondarribiko aireportura (Gipuzkoa) zihoazen hiru hegaldi Noaingo aireportura (Nafarroa) desbideratu dituzte azken orduetan.