Etxerat-ek, urtero bezala, iragarri du Euskal Herriko hainbat hondartzatan sakabanaketa politika amaitzeko eskatzeko kontzentratuko dela. "Dispertsioa eta salbuespeneko politika bat" ia hogeita hamar urte dituen "anomalia bat" dela deritzo, "normaltasunez hartua izatea onartu ezin dugun anomalia bat".
Elkarteak kritikatu du ehunka familien gainean erortzen dela "dispertsioaren ondorioen zama: oinazea eta mina". "Isilarazitako" egoera bati ahotsa eman nahi dio Etxerat-ek. Hainbat hondartzatan egingo ditu elkarretaratzeak:
-Gipuzkoa: Deban, Zarautzen, Orion eta Donostian, abuztuaren 7an, 12:00etan.
-Bizkaia: Gorliz-Plentzian, uztailaren 31n, 12:00etan. Laidan, Lekeition, Ondarroan, Bakion eta Muskizen, berriz, abuztuaren 7an, 12:00etan. Laidatxun eta Ean, abuztuaren 7an, 13:00etan, egingo dira elkarretaratzeak.