Hainbat lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan haur pornografiaren kontrako operazioan

Interneteko eta telefono mugikorretako sarearen aurka egin du Guardia Zibilak, Nafarroatik koordinatuta. Espainiako hainbat herrialdetan, Katalunian eta Galizian ere egin dute operazio bera. Denera, 40 lagun atxilotu dituzte.

2007ko azaroaren 22a
13:57
Entzun
Guardia Zibilak hainbat lagun atzeman ditu Bizkaian eta Gipuzkoan Interneteko eta telefono mugikorretako haur pornografiaren aurka egindako operazioan, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak esan duenez. Nafarroako Guardia Zibilak koordinatu du sarekada.

Espainiako hainbat herrialdetan, Katalunian eta Galizian ere egin dute operazio bera, eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Hego Ameriketan ere egin dituzte "polizia kudeaketak". Denera, 40 lagun atxilotu dituzte eta beste zazpi auzipetu.

Vicente Ripa Gobernuaren Nafarroako ordezkariburuak esan duenez, urtebetean aritu dira ikertzen, Tuteran (Nafarroa) guardia zibil batek bere telefono mugikorrean irudi pornografiko bat jaso ondotik. Harrezkero, Riparen esanetan, 72.000 sms edo mms aztertu dituzte, 45 miaketa egin dituzte, ehun telefono mugikorretan sarbidea izan dute, hiru mila bideo eta irudi artxibo ikusi dituzte...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.