Hainbat oliba olio etxek kontsumitzaileei iruzur egiten dietela salatu dute

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak salatu du hainbat oliba olio marka iruzur egiten ari direla: oliba olio birjina estra balitz bezala saltzen dute bakarrik birjina den produktua. Garestiagoa da birjina estra, hain zuzen ere. OCUk salatutako etxeen artean daude Eroski, Coosur, Hojiblanca, Ybarra eta Consum, bertzeak bertze. Denera 11 dira. Maeva eta Olian marken kasua bereziki salatu du kontsumitzaileen elkarteak, kontsumitu ahal izateko behar duten fintze prozesua egin gabe saltzen direlako olio horiek.

Denera, 40 olio marka aztertu ditu OCUk bere ikerketaren harira. Produktu horien etiketei ere erreparatu die kontsumitzaileen elkarteak egindako lan horretan, eta kasu gehienetan informazio urria ematen dela nabarmendu du. Ikertutako etxe bakar batek ere ez du jarri produktua ontziratu zuteneko data, adibidez. OCUk gogoratu du oliba olio birjinaren batez besteko prezioa 2,38 eurokoa dela. Birjina estrak ia euro bat gehiago balio du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.