Europako Batzordeak antxoaren kanpaina esperimentala jarraitzeko baimena emango die hainbat itsasontziri. Mireille Thom bozeramaileak jakitera eman duenez, Espainia eta Frantziako gobernuei auziari irtenbidea emateko gutuna helarazi die. Batzordearen proposamenaren arabera, arrantza abian jarri zuten 28 ontzietatik hemezortzik jarraitu ahalko dute kanpainarekin. Zientifikoen ontziak laguntzeko baimena zuten hamar ontziak, berriz, arrantza esperimentala utzi egin beharko dute. Oraindik arrantzatu ez duten tokietan aritu ahalko dira bakarrik itsasontziak.
Bruselan herenegun egindako bilkuran, ezadostasunak izan ziren Frantzia eta Espainiako ordezkarien artean. Lehenengoek arrantza esperimentalarekin jarraitzeko eskatu zuten eta espainiarrek bestalde, arrantza amaitzea galdegin zuten. Ezinikusia konpondu asmoz egin du proposamena Europako Batzordeak eta astearterako erantzuteko eskatu die bi gobernuei.
Antxoaren arrantza esperimentala apirilaren 23an hasi zen. Bertan lortutako emaitzen arabera uztailean erabakiko dute antxoaren arrantza momentuz debekatzea edo urteko bigarren zatian arrantza baimentzea.
Antxoa
Hainbat ontziri antxoaren kanpaina esperimentala jarraitzen utziko die Europako Batzordeak
Arrantzan zebiltzan 28 ontzietatik 18 itsasontziri emango die baimena. Oraindik arrantzatu ez duten tokietan aritu ahalko dira bakarrik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu