euskal presoak

Hainbat sindikatuk bat egin dute presoen eskubideen aldeko larunbateko ekinaldiarekin

'M-18 Plazara' ekitaldian parte hartzera deitu dute, eta elkarretaratzeak egin dituzte LAB, EILAS, ESK, EHNE, Hiru, CNT eta Solidari sindikatuek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, "preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuspenezko neurriak" salatzeko.

2013ko maiatzaren 14a
19:22
Entzun

Egunero atxikimenduak jasotzen ari dira M-18 Plazara ekinaldiaren bultzatzaileak, eta gaur sindikatuena jaso dute. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako elkarretaratzeen bidez, LAB, EHNE, ESK, EILAS, HIRU, CNT eta Solidari sindikatuek bat egin dute datorren larunbatean Euskal Herriko 200 plazatara joateko egin duten deialdiarekin, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean.

"Euskal presoen eta senideen giza eskubideen etengabeko urratzea" salatu dute deialdiarekin bat egin duten sindikatuek. Era berean, "afiliatuak" animatzen dituzte larunbatean, hilaren 18an, plazatan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera. Horrez gainera, "lanean jarraituko" dutela jakinarazi dute, "salbuespen neurriak desager" daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.