Eguraldia

Haizeak arazo handiak eragin ditu Bizkaian eta Lapurdin

Bart gaueko eta gaur goizeko haize bolada handiek arazoak sortu dituzte, batik bat, Bizkaian eta Lapurdin: ehunka etxe argindarrik gabe, Hendaia eta Donibane Lohizune arteko tren zerbitzua etenda, eta errepideetan trabak. 124 kilometro orduko abiadura izatera iritsi da bolada batzuetan.

2006ko urriaren 3a
15:07
Entzun
Itsasertzean izan dira boladarik indartsuenak, eta, ondorioz, baita arazo handienak ere. Bizkaian, esaterako, argindar zerbitzuanmatxurak eragin dituzte sarera eroritako zuhaitz eta adarrek, eta Bakio, Mungia, Errigoiti, Muxika eta Karrantza argirik gabe izan dira. Iberdrolak emandako datuen arabera, 11:00etan 800 etxebizitza zeuden argindarrik gabe.

Horrez gain, errepideetan ere izan dira trabak. Adibidez, Bermeotik Sollube gainerako bidean zuhaitzak bota ditu haizeak trafikoa oztopatuz. Bigarren mailako sareko gune askotan izan dira trabak haizeak botatako adarren ondorioz.

Lapurdin, berriz, kalte handiak egin ditu haizeteak argindar sarean, eta, ondorioz, Urruña, Azkaine, Mugerre eta Hazparneko etxebizitza ugari argindarrik gabe ziren; guztira, 2.400 bat etxebizitza argirik gabe eta 300 inguru telefonorik gabe. Era berean, argindar zutoin bat erori da trenbidera Hendaia eta Donibane Lohizune artean, eta trenen zerbitzuaerabat eten behar izan dute goiz guztian. Noiz konponduko duten ez du zehaztu SNCFk, baina bitartean autobusez egiten ari dira Hendaiatik Miarritzera bitarteko bidaiari garraioa.



Oraingoz, Bizkaiko itsasertza astindu du indartsuen haizeteak. Arestian aipatu bezala, Martxitxako inguruan 124 kilometro orduko abiadurako boladak izan dira; Lekeition, 188 kilometro ordukoak. Gipuzkoan, bolada leunxeagoak neurtu dituzte anemometroek: 100 kilometro orduko Zumaian eta 90 Igeldoko Meteorologia Zentroan. Hala ere, Euskal Herri gehienean dabil haizea indartsu.

Haizeak ibili duen abiadura zehatzari dagokionez,Martxitxako inguruan 124 kilometro orduko abiadurako boladak izan dira; Lekeition, 188 kilometro ordukoak. Gipuzkoan, bolada leunxeagoak neurtu dituzte anemometroek: 100 kilometro orduko Zumaian eta 90 Igeldoko Meteorologia Zentroan. Hala ere, Euskal Herri gehienean dabil haizea indartsu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.