Haizeak gogor joko duela eta, alerta horia ezarri dute
GASTEIZ. Jaurlaritzak alerta horia ezarri du astebururako, haizeak gogor joko duela-eta. Gaur eguerdian jarriko dute indarrean larrialdi abisua: haizeguneetan orduko ehun kilometroko abiadura har dezakete erauntsiek; gainerakoetan,80 kilometrokoa. Igande eguerdira arte izango da indarrean alerta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu