Eguraldia

Haizearengatik emandako larrialdi abisua laranjatik horira jaitsi dute

Ana borraskaren haizeteek kalte arinak baino ez dituzte eragin.

Kirolari bat gaur goizean, Getxon, haizeteak Kantauri itsasoan eragindako olatuak ikusten. LUIS TEJIDO, EFE
2017ko abenduaren 11
13:53
Entzun

Haizeak gogor astindu ditu zuhaitzak, eta errepideetan adar asko daude. Loiuko aireportuan atzeratuta egon dira hegaldi asko, haizearengatik. Atzo, 23 hegaldi geratu ziren bertan behera, eta beste hamar desbideratu egin behar izan zituzten, batik bat Miarritzera eta Gasteizera. Gaur goizean, berriz, hiru izan dira atera ez direnak: Munich, Paris eta Galiziako Santiagora joatekoak zirenak. Pixkanaka Loiun ohiko martxa berreskuratzen ari direla jakinarazi dute aireportuko agintariek.

Hainbat arazo txiki eragin ditu Ana borraskak. Hala ere, ez da izan txikizio handirik. Gogorrena pasatu dela jakinarazi du, gainera, Euskalmetek, eta abisu laranja horia bihurtu dela jakinarazi du. Hala ere, haizea zakar ibiliko dela ohartarazi du, eta arratsaldean ipar mendebaldera egingo duela. Arratsaldean euri zaparrada handiak eta txingorra bota ditzakeela iragarri du, eta elurra ere egingo duela 600-700 metrotatik gora.

Zestoako (Gipuzkoa) auzo batzuetan eta Aizarna inguruetan argindar arazoak izan dituzte, eta zaborrontziak eta zakarrak ere mugitu ditu haizeak hainbat lekutan. Azpeitian (Gipuzkoa), esate baterako, zuhaitz bat auto baten gainera jausi zen atzo gauean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.