Politika

Haizpea Abrisketa: "Politika egiteko eskubidearen aurkako erasoa da"

Urtarrilaren 12an hasiko da Madrilen 35 pertsonen kontrako epaiketa, Batasuna berrantolatzeaz akusaturik. Auzipetu horietako bi dira Haizpea Abrisketa eta Aurore Martin. Biekin mintzatu da BERRIA. Hemen aurrerapena. (Bideoa: Ipar Euskal Herriko Hitza) [youtube]http://youtu.be/RHqPsGqUpso[/youtube]

2014ko abenduaren 20a
08:02
Entzun

2007an abiatu zuen operazioa Garzon epaileak Seguran 23 lagun atxilotuz, horien artean Haizpea Abrisketa zelarik. Ondotik prozeduran sartu zuten Aurore Martin ere. Elkarrizketa osoa bihar plazaratuko du BERRIA-k. Hemen aurrerapena:

Martin:

"Justizia espainolak hartzen du erabaki bat bere eremu juridikotik kanpo dagoena".

"Auziak biderkatzen ari dira. Segiren auzia bukatuko da, eta beste bat abiatuko da, eta beste bat, eta beste bat...".

"Gogorra da, baina, iruditzen zait auzi horrek bide berriak ere irekiko dituela".

Abrisketa:

"Politika egiteko eskubidearen aurkako erasoa da, beraz guztien aurkakoa".

"Izango naiz epaitua bide demokratikoen alde lan egiteagatik, nire eskubideak eta nire herriaren eskubideak defendatzeagatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.