Eusko Legebiltzarra

Hamabi biktimak agerraldiak egingo dituzte Memoria lantaldean

ETAren eta bestelako giza eskubideen urraketen biktimen agerraldiak zehaztu dituzte gaurko bileran, baina ez dituzte jakinarazi nortzuk izango diren.

Memoria lantaldea gaur goizean bildu da. JAIZKI FONTANEDA /ARGAZKI PRESS
Berria
2017ko ekainaren 28a
20:20
Entzun

Uda aurreko azken bilera egin du gaur goizean Memoria eta Bizikidetza lantaldeak Eusko Legebiltzarrean, eta bertan erabaki dute irailetik aurrera hainbat biktimak agerraldia egitea. ETAren eta bestelako giza eskubideen urraketen hamabi biktimak egingo dute agerraldia lantaldean. Biktima horiek zeintzuk izango diren erabaki dute EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk, baina ez dituzte izenak jakinarazi, haien baieztapena jaso nahi dutelako lehenbizi. Irailaren 18an batzartuko da berriro Memoria lantaldea, eta orduan hasiko dira biktimen agerraldiak. Asmoa da iraila eta urrian artean egitea agerraldi horiek.

Biktimen alorra jorratu ostean, bestelako gaiei helduko die lantaldeak: memoria, espetxe politika eta bizikidetza, eta giza eskubideak, hurrenez hurren, eta arlo batzuk eta besteak "gainezarri gabe". Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiek, PPk izan ezik, parte hartzen dute lantaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.