Errepideak

Hamabi ibilgailuk istripua izan dute Barakaldon, A-8an

Hiru lagun zauritu dira, eta trafiko arazo larriak eragin ditu inguru guztian. 10:00etan zabaldu dituzte Donostia alderako hiru karrilak.

2007ko urtarrilaren 16a
16:36
Entzun
Goizeko zazpiak inguruan hiru istripu izan dira bata bestearen atzetik A-8 errepidean, Barakaldo (Bizkaia) parean. Hamabi ibilgailuk izan dute zerikusia ezbehar handi horretan, eta hiru pertsona zauritu dira. Larrien zauritu dena kamioi baten zihoan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Basurtuko erietxera eraman dute. Beste biek zauri arinagoak dituzte, eta Gurutzetako erietxera eraman.

Zaurituak ez ezik, trafiko katramila handia eragin du istripu sorta horrek: zazpiak inguruan gertatu da, eta zortziak hamar gutxi arte A-8a erabat itxita geratu da pare horretan, Donostiarako noranzkoan. Ordu horretan bideetako bat irekitzea lortu dute. 10:00etan, berriz, ibilgailu guztiak bidetik kendu eta hiru karrilak zabaltzea lortu dute. Hala ere, auto pilaketa handiak sortu dira; Ortuellaraino iritsi da ilara. Piskanaka-piskanaka ari da bere onera etortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.