ERREPIDEAK

Hamabi kilometroko auto ilarak sortu dira Gipuzkoa eta Lapurdi artean

A-1 autobidearen eta N-622 errepidearen arteko lotunean hamar kilometrokoak izan dira pilaketak.

2014ko abuztuaren 22a
11:07
Entzun

Oporretatik itzultzeko operazioan, auto pilaketa luzeak izan dira Gasteizen eta Biriatun. Ertzaintzako iturriak aipatuz Europa Press agentziak zabaldu duenez, hamabi kilometrorainokoak izan dira auto ilarak Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko mugan. AP-8an, Zarauzko bidesarian Lapurdirako noranzkoan, hiru kilometroz luzatu da buxadura, baina zirkulazioa arina da jada.

Araban, 11:00 inguruan hasi dira ilarak; 18:00 aldera, hamar kilometrokoa zen buxadura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.