France Info-k jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak gutxienik hamabi lagun atxilotu ditu Paris inguruetan. Amedy Coulibalyri eta Kuachi anaiei laguntza logistikoa eman izana egotzita atxilotu dituzte; besteak beste, autoak eta etxebizitzak uztea.
Bestetik, Berlinen bi lagun atxilotu ditu Alemaniako Poliziak, Estatu Islamikoko kide iztaea leporatuta.