gizartea

Hamabi lagun atxilotu dituzte Cordovillako hilketarekin zerikusia dutelakoan

Pasa den apirilean herri horretan Yamile Giraldo hil zuten tiroz. Nafarroako Foruzaingoak hilketa horren atzean mendekua dagoela uste du.

2009ko uztailaren 3a
15:35
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak eta Guardia Zibilak hamabi lagun atxilotu ditu apirilean Cordovillan (Nafarroa) gertatu zen Yamile Giraldoren hilketarekin lotura dutelakoan. Atxiloketak Nafarroan eta Tenerifen (Espainia) egin dituzte. Atxilotuen artean emakumea hil zuen gizona dagoela jakinarazi du Foruzaingoak.

Giraldoren hilketaren atzean mendeku zantzuak nabarmenak izan dira hasieratik eta hori aztertzen ari da Nafarroako Foruzaingoa. Iruñeko Auzitegiak ikerketa hori sekretupean du. Giraldok Sunbillako (Nafarroa) prostituzio etxe baten aurkako salaketa jarri zuen, emakumeak ustez sexu harremanak izatera behartzen zituztelako. Salaketa jaso zuen prostituzio etxeko jabea kartzelan dago.

Azkenaldian biktimak mehatxu ugari jasotzen zuela eta beldurtuta bizi zela jakinarazi zuten haren senitartekoek.

Giraldok 33 urte zituen eta Iturenen (Nafarroa) bizi zen. Haren semearen aurrean tirokatu zuten, antza auto batean zihoazen bi gizonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.