gizartea

Hamabi lagun zauritu dira Muxikan, kamioi, autobus eta furgoneta banak talka egitean

Hala ere, inor ez dago larri.

2010eko ekainaren 3a
11:30
Entzun
Kamioi batek, Bizkaibuseko autobus batek eta furgoneta batek elkar jo dute gaur 8:45ean Muxikan, Ariatza auzoan, eta hamabi lagun zauritu dira. Hala ere, ez da zauritu larririk izan, Ertzaintzak esan duenez. Zazpi lagun Galdakaoko osasun zentrora eraman dituzte, bost Gernika-Lumokora.

Istripuaren ondorioz, Gernika-Lumotik Zornotzarako bidea itxita izan du Ertzaintzak, eta trafiko ilara handiak sortu dira. Errepidea zabalik dago dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.