Carlos Xabier Montoya, David Abarzuza, Carlos Iñigo, Arantza Rus, Mikel Auza, Koldo Nicolas, Oscar Estebariz, Pablo Montoya, Koldo Barberia, Asier Varela, Alberto Pio eta Joseba Miren Saiz Espainiako Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkian esertzekoak ziren gaur, duela 10-11 urte atxilotuak izan, behin-behinean aske geratu, eta berriro bizimoduari ekin ostean.
Azkenean, ordea, bihar arte atzeratu dute epaiketaren hasiera, epaimahaian aldaketak egin dituztelako.
Hamabi lagun horiek 8/97 sumarioko auzipetuak dira, 1996an eta 1997an Nafarroan kale erasoak egin zituztelakoan atxilotuak; areago, Y taldeetako kide izatea leporatzen diete. Egozten dizkieten delitu zehatzak kutxa automatikoak erretzea, aseguru etxeren bateko kristalak apurtzea eta antzeko beste kale eraso batzuk dira. Hala ere, 9 eta 58 urte bitarteko eskaerak egin ditu fiskalak.
Hamabi nafarren aurkako epaiketa bihar arte atzeratu dute
Izan ere, aldaketak egin dituzte epaimahaiaren osaketan. 1996an eta 1997an atxilotu zituzten, Y taldeko kide izatea egotzita. Zehazki, kuktxa automatikoak erretzea eta beste zenbait kale eraso leporatzen dizkiete. 9 eta 58 urte bitarteko espetxe eskaerak egin ditu fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu