Hamabi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean

Zenbait etxe miatu ditu Guardia Zibilak, haietan prostituzioa praktikatzen zelakoan.

Sexu esplotazioaren aurkako kanpaina baten irudia. BERRIA
Jone Bastida Alzuru.
2019ko abenduaren 16a
18:09
Entzun

Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako operazioa egin du Guardia Zibilak Barakaldon (Bizkaia), eta hamabi lagun atxilotu dituzte. Horrez gain, sare horren biktima ziren hamar emakume «askatu» dituzte. Ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Operazioa 08:30ean hasi da, eta etxe batzuk miatu dituzte, bertan prostituzioan aritzen zirelakoan. Besteak beste, Los Fueros, Porvenir eta Landaburu kaleetan egin dituzke miaketak. Erroman ere (Italia) ari dira operazioa gauzatzen.

Prestakuntza saioa

Sexu esplotaziorako salerositako emakumeak artatzeko prestakuntza saioa egin du gaur Emakundek. Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin du jardunaldia, Euskadin salerosketa egoeran dauden emakumeen nazioarteko babesaren arloko erronkak izenburupean. Bertan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gogorarazi du beharrezkoa dela genero ikuspegitik eta giza eskubideen ikuspegitik artatzea salerosketaren biktima direnak. «Sexu esplotazioa emakumeen desberdintasun, menderatze, botere abusu eta esplotazio harremanetan oinarritzen da», adierazi du. Horrez gain, azaldu du «sakon ezagutu» behar direla esplotatuak diren emakumeen errealitateak, kultura eta baldintza sozialak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.