Hamabi urteko zigorra jarri diote gizon bati, Baionan andre bat bortxatzeagatik

Erredakzioa
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Hamabi urteko espetxe zigorra jarri diote gizon bati, 2009an Baionan emakume bat bortxatzeagatik. Gizonezkoak ukatu egin zuen neskari eraso egin izana. Lekukoek, haatik, gizonezkoa gezurretan ari dela nabarmendu zuten. Gizonak aurrekariak ditu, 2007an egindako beste eraso bategatik, eta orduan hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Bestalde, 29 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun Bilbon, bikotekideari ukabilkada bat eman eta masailezurra hautsi izana egotzita. Ertzaintzak erasoaren berri izan zuen ospitaletik abisua jasotakoan; emakume bat artatu zutela jakinarazi zieten, eta balitekeela erasoa bikotekideak egin izana. Gizona bilatu, eta atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.