Errepideak

Hamabost ibilgailuk elkar jo dute Castejonen, baina ez da inor larri zauritu

Istripu handia gertatu da gaur goizean AP-15 errepidean, Castejon (Nafarroa) parean: kamioi batek kontrola galdu eta bidean gurutzatu da, eta atzetik zetozen hamalau ibilgailuk bata bestearen atzetik jo dute. Hala ere, emakumezko batek soilik eraman behar izan dute erietxera, eta, gainera, zauri arinekin.

2005eko abenduaren 27a
15:08
Entzun
07:45 inguruan gertatu da ezbeharra, eta lehen ikerketen arabera errepideko izotzarekin izan dezake zerikusia. Ez da inor larri zauritu; bakar-bakarrik emakumezko bat eraman behar izan dute Tuterako Reina Sofia erietxera, baina zauri arinak soilik ditu.

Foruzagingoa ari da istripuaren nondik norakoak ikertzen.

Izotzak arazo handiak

Oro har, izotzak arazo handiak eragin ditu gaur Nafarroako errepideetan, bereziki, Erriberan. Foruzaingoak emandako datuen arabera, 20 bat istripu gertatu dira eskualde hartan, baina gehienak txikiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.