Istripu handia N-1ean, Araban

Hamabost ibilgailuk elkar jo dute Donemiliagan, eta gizonezko bat hil da eta hemeretzi lagun zauritu

Matxura baten ondorioz su hartu du autobus batek, eta hura saihesteko saioan elkar jo dute hamabost auto eta furgonetak. Zaurituetatik zortzik erietxeetan jarraitzen dute, bik oso larri.

2007ko maiatzaren 24a
15:15
Entzun
Errepide ezbehar handia gertatu da gaur goizean N-1 errepidean, Donemiliaga (Araba) parean: hamabost ibilgailuk elkar jo dute, eta talka horien ondorioz, gizonezko bat hil da eta hemeretzi lagun zauritu dira. Gasteizko Txagorritxu eta Santiago erietxeetara eraman dituzte zaurituak, eta dagoeneko 11k jaso dute senda agiria eta zortzik jarraitzen dute ingresatuta. Bi oso larri leudeke.

Ezbeharraren nondik norakoei dagokienez, matxura baten ondorioz su hartu duen autobus bat izan liteke lehen eragilea. Izan ere, Gasteiztik Iruñera zihoan Burundesa autobusak matxura mekanikoaizan du Agurainen geldialdia egin ondoren N-1era irtertzen ari zela. Matxuragatik mootorretik kea irtetzen hasi da, eta, azkenean, su hartu du. Autobus gidariak eta zortzi bidaiariek beren kabuz eta onik ateratzeko modua izan dute.

Laino handia zegoen, ordea, inguru guztian, eta, agi denez, N-1ean zebiltzan ibilgailuek ez dute ikusi sutan zegoen autobusa oso gainera iritsi arte, eta bat-batean gelditzean jo dute elkar, bata bestearen atzetik. Istripuan zerikusia izan dutenen artean garraioko furgonetako eta poliziaren autoak daude.

Biktimez gain, trafikoan traba handiak eragin ditu istripuak. N-1 itxita egon da denbora luzez Donostiarako noranzkoan eta bide bakarra zabalik Gasteiz aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.