Espainiako hauteskundeak

Hamahiru ministrorekin osatu du Raxoik Espainiako Gobernua

Soraya Saenz de Santamaria izango da presidenteorde eta ministro eleduna

2011ko abenduaren 21a
20:27
Entzun

Espainiako erregearen aurrean gobernuko presidente karguari zin egin eta ordu batzuetara, aurkeztu du ministro talde berria Mariano Raxoik. Hamahiru ministro izango dira guztira, horietarik lau besterik ez emakumeak. Soraya Saenz de Santamaria izango da presidenteorde bakarra, eta, horrez gain, Presidentetza ministro eta gobernuko eleduna izango da.

Barne ministroa Jorge Fernandez Diaz izango da; Defentsa ministroa, Pedro Morenes; Justizia ministroa, Alberto Ruiz Gallardon; Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa, Luis de Guindos; Atzerri ministroa, Jose Maria Garcia Margallo; Sustapen ministroa, Ana Mato; Ogasun eta Herri Administrazioen ministroa, Cristobal Montoro; Nekazaritza eta Ingurumen ministroa, Miguel Arias Cañete; Osasun ministroa, Ana Mato; Industria ministroa, Jose Manuel Soria; Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroa, Fatima Bañez; eta Hezkuntza eta Kultura ministroa, Jose Ignacio Wert.

Espainiako aldizkari ofizialak argitaratu du gaur Kongresuak atzo Mariano Raxoi Espainiako presidente izendatzeko hartu zuen erabakia, eta PPko buruak 11:00etan hartuko du kargua, Espainiako erregearen egoitzan. Horren ondoren Gobernua osatuko dutenei telefonoz deitu die Raxoik, eta i19:30ean ezagutarazi du zein diren ministro berriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.