'EGUNKARIA'-REN ITXIERA

Hamahiru urte memoria kolektiboan

2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria. Abenduan bete zen kazetaren sorreraren mende laurdena.

Manifestazio jendetsua Donostian, Egunkaria-ren itxiera salatzeko. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
jon olano
2016ko otsailaren 20a
15:35
Entzun

1990eko abenduaren 6an hasitako ibilbidea indarrez eten zuen Guardia Zibilak, 2003ko otsailaren 20ko gauez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Xabier Alegria, Txema Auzmendi, Inma Gomila, Luis Goia, Fermin Lazkano, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiria preso hartu, eta kioskoan zen euskarazko egunkari bakarra itxi zuten, ETArekin lotura zuelakoan. Zazpi urte geroago heldu zen auzipetuen absoluzioa.

Herritarren babes uholdea heldu zitzaien jada gehiago argitaratu ez zen egunkariari, egunkariko langileei, atxilotuei. 25 urte bete behar zituen iazko abenduan, baina mende laurdenera iristea galarazi zien Auzitegi Nazionaleko Del Olmo epaileak. Babes horri esker, ez zen guztiz eten haria, eta Egunkaria-ren lekukoari heldu zioten Egunero-k aurrena eta BERRIAk ondoren.

2014ko urrian auzi ekonomikoa artxibatuta, lasaitua hartu zuten auzipetuek. Erasoa ez ahazteko eskatu zuen Torrealdaik.

Inork ez du barkamenik eskatu.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.