Hamahiru urteko neskato baten gurasok haren alabaren aurkako erasoak salatu dituzte Gasteizen. Hamabost urteko bi neska egin dituzte erasoen erantzule gurasoek. Hiriburuko Andra Mari Zuriaren jaietan izan zen azken erasoa eta haren ostean egin zuten salaketa, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Neskatoak Ertzaintzari adierazi dionez, ikasturte osoan jasan zuen bullying-a, institutu berean zebiltzan bi nesken aldetik. Orduan, institutuak erasotzaileen aurkako neurriak hartu zituen egun batzuetarako kanporatuz. Adintxikiko bi neska horiek eskolara itzultzean, ordea, gauzak okerrera egin zuela adierazi du ustez erasoa jasan duen neskatoak.
Ertzaintzak eta ospitaleko sendagileak gomendatuta ezarri zuten salaketa ustez bullyng-a jasan zuen haurraren familiak. Erasoa egitea egotzitako bi neskek zigorrik ezingo dute jaso adintxikikoak izateagatik, baina delituak erregistratuta geratuko direla nabarmendu du fiskaltzak.
Gizartea
Hamahiru urteko neskato baten aurkako 'bullying'-a salatu dute Gasteizen
Institutu berean zebiltzan bi nesken aldetik ikasturte osoan jasan zuen 'bullying'-a adintxikiko neskatoak, haren gurasoek adierazi dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu